Eskaut Mugimendu Katolikoan eta, honen bidez, Munduko Eskaut Mugimenduan dauden Euskal Herriko elizbarrutietako eskaut elkarteen federakunde bezala aurkezten dugu Euskalerriko Eskautak (EE).
Ondorengoek bateratzen gaituzte:
- Historiak: Eskultismoak proposatutako balioak onartuz, EEk lau ordezkaritzen (Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Gipuzkoa) federakunde bezala jarduten du 1959. urtetik aurrera. Harrezkero, bizipen, ilusio, egitasmo eta esperientzia ugari konpartitu izan dugu.
- Egitasmoak: EEk ideien bilduma honetan garatzen diren eta giza tankera jakin bat definitzen duten funtsezko hiru aukerak bere egiten ditu.
- Metodoak: Eskaut metodoa, izateko eta egiteko estilo jakin bat da. Eskaut ermandade handi bezala itxuratzen gaituen eta, mundu osoan zehar, bizi proposamen hau gauzatzen diharduten beste anai-arreba batzuekin elkartzen gaituen metodoa.
Beraz, aisialdiko hezkuntza mugimendu bezala definiturik, Euskalerriko Eskautak federakuntzak pertsona eta gizarte eredua aurkezten ditu honako hauen bitartez:
- Hezkuntza aukera
- Sinestedun aukera
- Gizarte aukera

Eskautek lepoan pañoleta bat daramatzate, aldaketa sozialarekin hartu duten kompromesua adierazteko.